Maxixatzen: Maxixatzen zebiltzan atsoak kale baztarrean, eta bapatean: kanpai hotsak elizatik. .... Zer pasatzen ote da bertsolari baten burutik saio batean? ...
Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Anbotoko Mari, Anbotoko Dama eta Murumendiko Dama izenak ere hartzen ditu.
Hainbat euskal menditan bizi da (Txindoki, Murumendi...), bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko leize bat duelarik, "Mariren Koba" izenarekin ezaguna.
Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da. Gehienetan emakume gorputza eta aurpegiarekin irudikatu izan ohi da, dotore jantzita (gehienetan gorriz), zuhaitz edo suzko emakume gisara ere agertzen delarik. Sugaar da bere senarra, sorginak bere gurtzaileak eta bi seme ditu: Mikelats eta Atarrabi, ongia eta gaizkiaren irudikapenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario