jueves, 20 de marzo de 2008

Xuxen egunkarietan


Xuxen-xuxen

Anjel LErtxundi
«Aspaldi ez haiz Xuxen-ekin sartu», adiskide batek. Arrazoi du, baina ez Xuxen-ekin ahaztu naizelako: ohitu egin naiz nire eguneroko alter ego-arekin lan egitera, lankide ona dut, kasu egiten diot gehienetan, antzarak ferratzera bidaltzen dut noizean behin. Ea honako kasu hau: inkontziente, kontziente eta kontzientzia hitzak onartzen dizkit; inkontzientzia, ez. Ea beste kasu hau: ez dizkit xuri, xuabe edo xikin bezalako adjektibo leunduak onartzen, nork, eta bere buruari Xuxen deitzen dion nire alter ego preziatuak. Ea, gaurkoagatik, azken kasua: gorriz ematen dizkit koipelustre bezalako adjektibo sano petoak.
Ez dago, jakina, hizkuntza osoa jasoko duen arautegirik. Hiztunon zorionerako. Eta gutxiago dago hizkuntza baten ahalbide guztiak jasoko dituen eta usaindu ere egingo dituen gramatikarik. Hiztunon gozamenerako.

No hay comentarios: